Bergarako Udal Agenda 21eko 3. lerro estrategikoak helburu hau jarri zuen: biodibertsitatea, ondare naturala eta paisaia hobetzea.
- Udalbatzak aho batez egin du bat Europako Biodibertsitate Estrategia 2020rekin eta, ondorioz, Udala 2020 urterako biodibertsitate galera gelditzeko lanean dihardu ►
- Bergarak hirigunea inguratzen duen lur eremu garrantzitsua du, natura babesteko guneak eta aisialdirako bide eta ekipamenduak uztartzen dituena. Ondare hori babesteko eta herritarren eskura behar bezala jartzeko Udala Gerriko Berdea osatzen dihardu ►
- Deba Arroan bizi gara eta ibaia funtsezkoa da herriko eta eskualdeko bizitza eta garapenerako. Deba ibaiarekin konpromiso sendoa du Udalak ►
- Biodibertsitatea babesteak duen garrantziaz jabeturik Udalak herriko gune naturalen azterketa egin du eta, besteak beste, ondorioztatu du Pagola-Loidi kontserbatu beharreko altxor bat dela ►