ZUK ESKATU, NIK ULERTZEN DUT
Tabernetan euskaraz eskatzeko ohitura sustatzeko kanpaina
Bergarako Udalak eta Jardun Euskara Elkarteak tabernariei eta tabernetako bezeroei zuzendutako kanpaina jarri du abian. Helburu nagusia da bezeroek tabernetan euskaraz eskatzeko ohitura har dezaten sustatzea. (Informazio gehiago, behean, bideoen ondoren).
Bideoak
01. AURKEZPENA
Eider Usobiaga Euskara Zerbitzuko zinegotzi arduradunaren hitzak.
02. SARRERA
Hurrengo bideoetan kontuan hartu beharrekoak.
03. AGURRAK
Eguneko hainbat momentu eta egoeratarako.
04. ZENBAKIAK ETA PREZIOAK
05. KAFEAK, INFUSIOAK...
06. EDARIAK
07. TABERNETAKO HAINBAT EGOERA
Hiztegia
Tabernetan erabiltzeko oinarrizko hitzak eta esaldiak biltzen dituen hiztegitxoa.
Kanpainaren helburuak
Eta, bide batez, tabernariei oinarrizko hitzak eta esaldiak ikasteko materiala eskaintzea: bideo laburrak eta hiztegitxo bat.
Jarraian, kanpainaren aurkezpena eta tabernetan erabiltzeko oinarrizko hitzak eta esaldiak lantzen dituzten bideoak ikus daitezke.
Debagoieneko beste udalerri gehienetan ere kanpaina bera egingo da, Mankomunitatearen eta Foru Aldundiaren laguntzari esker.
Ahalegina aitortzea
Euskal Herrira kanpotik etorritako herritar askok egiten du euskara ikasteko ahalegina, eta hori aitortzea eta ahalegin horren aurrean geuk ere geure jarrera eta ohiturak aldatzea ere bada helburua.
Izan ere, herritarron eta, zehazki, tabernetako bezeroon txanda da orain. Geuk ere pausoa eman behar baitugu. Eta hori ikasten ari direnei beren ahalegina eskertzeko eta aitortzeko modua ere bada.
Kontua da, denon artean, elkarrekin, eta bakoitzak bere hazitxoa jarrita, euskararen erabileraren hedapenean aurrera egitea. Eta horretarako guztiok gara beharrezkoak.
Oinarrizko hitzak eta esaldiak ikastea
Eider Usobiaga Euskara Zerbitzuaren ardura duen zinegotziak dioen bezala, “kontua ez da euskara ikastea, baizik eta oinarrizko hitzak eta esaldiak ikastea”, era horretan komunitatearekin bat egiteko, bezeroak erosoago sentiarazteko eta, pixkanaka, taberna-giroa ere euskalduntzen joateko.
