Sute arrisku handia eta tenperatura altuak direla medio, Udalak neurri bereziak hartu ditu San Juan jaietan segurtasuna bermatzeko. Indarrean dagoen alerta horiaren testuinguruan, udal ordezkariek adierazi dute debekatuta egongo direla auzo eta baserrietan piztu ohi diren suak, Seminarioko patioan eta Osintxuko plazan antolatutakoak izan ezik. Hauen kasuan tamaina murriztu egingo da.

Halaber, guztiz debekatu da piroteknia erabiltzea; horren barruan sartzen dira txafleroak, petardoak, bengalak eta sua duten edozein elementu, arrisku handikoak direlako egoera honetan.

Udalak herritarren lankidetza eskatu du segurtasuna bermatzeko eta suteak saihesteko. Era berean, bero handiarekin lotutako prebentzio-neurriak gogorarazi ditu:
• Ura maiz edatea
• Eguzki zuzenetik aldentzea
• Leku freskoetan edo klimatizatuetan babestea
• Babes klimatikoaren eremuak erabiltzea
• Haurrak babestea eta adinekoak bereziki zaintzea

Udalak gogorarazi du babesgune klimatikoak eskainiko dituela aurten ere, klima aldaketaren eraginez gero eta ohikoagoak diren bero bolada muturrei aurre egiteko.

Babesgune klimatikoak ekainaren 16tik irailaren 30era egongo dira martxan, beroagatik alerta laranja edo gorria aktibatzen denean, eta goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara zabalduko dira. Zerbitzua doakoa izango da eta ez da aurrez izena ematea beharrezkoa.

Hauek izango dira kokaguneak:
• Martokon herritar gunea
• Zabalotegin herritar gunea
• Agorrosingo gela
• Osintxun liburutegia eta
• Opengela
• Labegaraietako kiroldegian kirol elkarteen gela
• San Joxepe