webmaster-k Al, 2026-06-15 09:54-n bidalia
Pasa den asteburuan, Bergarako Udalak, Odol Emaileen Elkartearekin elkarlanean, elkartearen ikurra udaletxeko balkoian jarri zuen, odol-ematearen garrantzia azpimarratzeko eta herritarren elkartasuna agerian uzteko.
Odol Emaileen Elkartearen helburuaosasun sistemarako ezinbestekoak diren odol-erreserbak beharrezko gutxieneko mailen gainetik mantentzea da. Elkartetik gogorarazi zutenez, odola ezin da fabrikatu: “Herritarren borondateari esker bakarrik lor daiteke”. Hori dela eta, asteburuko ekimen honekin, odol-emaileen eskuzabaltasuna eta konpromisoa aitortu nahi izan dira.
Era berean, elkarteak jakinarazi duenez, joan den asteburuan kartel oroigarri bat jarri da Bergarako udaletxeko balkoian, ekintzaren mezua herritar guztiengana iritsi dadin.
Odol-emateak funtsezkoak dira ospitaleetako eguneroko jardunerako: kirurgia programatuak, tratamendu onkologikoak eta larrialdietako arreta bermatzeko ezinbestekoak dira. Horregatik, hornidura egokia ziurtatzeko, dohaintza erregular eta borondatezkoak behar-beharrezkoak dira.
Gogorarazi dutenez, Bergaran 15 egunean behin egiten dira odol ateraldiak, herritarrei odola emateko aukera erraztuz.
Azkenik, Odol Emaileen Elkarteak dei berezia egin die oraindik emaile ez direnei, eta bereziki belaunaldi gazteei, odola ematera anima daitezen, komunitate osoaren ongizatean laguntzeko.

