webmaster-k Al, 2026-06-15 09:45-n bidalia
Juantxo Madariagaren Elebakartasun garaiak lana dagoeneko online eskuragarri dago, euskaraz eta gaztelaniaz, interesdun guztientzat. Liburuak Bergarako euskararen historia soziala aztertzen du, XVII. mendearen erditik 1876. urtera arteko aldia ikergai hartuta.
Egileak dokumentazio historiko zabala baliatu du garai hartako hizkuntza-errealitatea aztertzeko, eta Bergarako gizartean euskarak izan zuen presentzia eta bilakaera ezagutzeko ekarpen garrantzitsua egiten du lanak.
Elebakartasun garaiak ikerlana euskararen historia soziala, hizkuntza-ohiturak eta Bergarako iragana ezagutu nahi dituztenentzat baliabide interesgarria da, eta hemendik aurrera formatu digitalean kontsultatu eta irakurri daiteke.
Liburua online eskuragarri dago esteka honetan: https://www.bergarakoartxiboa.eus/eu/argitalpenak

