webmaster-k Az, 2026-04-22 09:52-n bidalia
Bergarako Udalak ongizate emozionalaren esparruan egiten ari den lanketaren barruan, gurasoei zuzendutako tailer bat antolatu du, osasun mentala eta nerabezaroa ardatz hartuta.
Joan den urrian lehen hitzaldia eskaini zen gai honen inguruan, eta bertaratu ziren familiek jarraipen-saio baten beharra azpimarratu zuten. Horiei erantzunez, oraingoan tailer formatua izango du saioak, parte-hartzea eta esperientzien trukea sustatzeko asmoz. Tailerra ORTZADAR erakundeak gidatuko du.
Hasiera batean, DBH 1. eta 2. mailako ikasleen familiei zuzenduta egingo da deialdia.
Saioan honako gaiak jorratuko dira:
• Zer da osasun mentala?
• Ezegonkortasun emozionala.
• Gatazken kudeaketa.
• Detekzio goiztiarra.
• Nola lagundu: familientzako aholku praktikoak.
Tailerra apirilaren 29an egingo da, eta parte hartzeko hiru ordutegi aukera izango dira:
• Goizez: 10:00 – 12:00
• Eguerdian: 15:00 – 17:00
• Arratsaldean: 17:30 – 19:30
Ordutegi bakoitzean gutxieneko parte hartzaile kopurua osatzen duten taldeekin egingo da aurrera. Parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da galdetegi baten bidez.
Galdetegia betetzeko azken eguna: apirilak 23
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdBEqp606eBOPwYwB9ary8JPKtjIbsX...
