webmaster-k Or, 2026-03-06 16:24-n bidalia
Bergarako Udalak azaldu du martxoaren 11n, 16:30ean, Haurren Jai Batzordearen bilera egingo dela udaletxean. Aurtengo deialdia 2016 eta 2015 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago.
Bileraren helburua da Pentekoste jaietan haurrei zuzendutako ekintzak eurekin batera aztertu eta erabakitzea. Horrela, umeek izango dute jaietako programazioan parte hartzeko eta euren ikuspegia eta proposamenak ekartzeko aukera.
Iaz egin zen dinamika hau lehen aldiz, eta arrakasta ikusita, aurten ere errepikatu nahi da. Udalak balorazio oso positiboa egin zuen haurren ekarpenen inguruan eta parte-hartze prozesua sendotzen jarraitu nahi du.

