webmaster-k Al, 2026-03-02 11:24-n bidalia
Bergarako Udalak “Eraso matxistak eta horien kudeaketa: zein da gizonon erantzukizuna?” izeneko tailerra antolatu du gizonen inplikazioa eta erantzukizun aktiboa sustatzeko helburuarekin. Saioa martxoaren 12an, ostegunez, egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Irizar jauregian.
Tailerra euskaraz izango da eta gizonei zuzenduta dago bereziki, eguneroko bizitzan, eraso matxisten aurrean, gizonok duten rola, ardura eta eragin ahalmena lantzeko. Helburua da hausnarketa eragiteaz gain, jokabide eta jarrera eraldatzaileak bultzatzea, indarkeria matxistaren prebentzioan gizonak eragile aktibo bihurtuz.
Saioa dinamizatuko duen bideratzaileak elkarrizketarako, galderetarako eta esperientzien trukerako espazioa eskainiko.

