webmaster-k Al, 2026-02-23 13:04-n bidalia
Bergarako Enpresare elkarteak 30.000 euroko dirulaguntza jasoko du 2026ean Bergarako Udalaren eskutik bere jarduerak sendotzeko eta zabaltzeko. Dirulaguntza urtarriletik abendura bitartean gauzatuko diren proiektu eta ekimenak finantzatzeko erabiliko da.
Dirulaguntza hau elkartearen Plan Estrategikoaren helburu nagusiei erantzuteko bideratuko da, besteak beste:
o Enpresa gehiago eta enpresari gehiago.
o Enpresen lehiakortasuna hobetzea.
o Elkar ezagutza eta lankidetza bultzatzea.
o Bergara erakargarri bihurtu enpresak eta langileak bertan finkatzeko.
o Komunikazio plan estrategiko bat ezarri eta martxan jartzea.
o Baliabide tekniko eta trebakuntza arloetan prestakuntza eskaintzea.
Aldi berean, enpresa berrien kaptazio lana egiten ari da eten gabe eta gaur egun 27 enpresek osatzen dute elkartea.
Azken urtean egindako lanaren balorazioa positiboa izan da, eta ekimenaren jarraipenak garrantzi handia duela baloratu da enpresa partaide guztien aldetik, eta baita ENPRESARE Zuzendaritza Komitearen aldetik ere.
Elkartearen helburua da Bergarako enpresa sarea indartzea, lanpostuak sortuz eta bertako ekonomiaren lehiakortasuna hobetuz. Horretarako, enpresen arteko lankidetza eta baliabideen partekatzea sustatzen dira, batez ere enpresa txiki eta ertainen beharrak kontuan hartuta. Ekimen berritzaileak martxan jartzeak, enplegu aukera berriak sortzeko eta lanpostuak indartzeko aukera emango du.
Bergarako Udala Enpresareren zuzendaritza batzordearen kide da eta lankidetza publiko-pribatuaren aldeko konpromisoa du. Udalaren inplikazioak, tokiko enpresa sarearen sendotzean eta herriko ekonomia dinamizatzean eragin zuzena izango du, komunitatean aberastasuna eta ongizatea sortuz.

