Ander Barrusoren "Dantzatzea, oinekin amestea" izendatu dute Bergarako 2025eko Pentekoste Jaietako kartel lehiaketaren irabazlea. Lehiaketak herritarren parte-hartze zabala izan du, guztira 444 bozka jaso direlarik. Herritarrek maiatzaren 9tik 12ra bitartean bozkatu ahal izan dute, eta lehiaketa honek beste behin ere herritarren interesa piztu du, eta parte-hartzaileek beren sormenarekin jaiak iragartzeko aukera izan dute.

Guztira 13 lan aurkeztu dira, eta herritarren bozka gehien jaso duen kartela "Ibaian baltsa, plazan dantza" izan da. Proposamen honek berehalako arreta erakarri du eta herritarren gehiengoaren babesa lortu du.

Epaimahaia maiatzaren 13an bildu zen, eta bertan parte hartu zuten epaimahaikideak honakoak izan ziren:
• Iñaki Larrañaga, Komunikazioa eta diseinuan aditua
• Yeni Garcia, Udaleko Berdintasun teknikaria
• Amaia Velez, Jai batzordeko ordezkaria
• Aranzatzu Loidi, Udaleko Prebentzio Teknikaria
• Ane Albisu, Euskara Teknikaria
• Maite Usabiaga, Kultura saileko ordezkaria
• Aitziber Albistegi, Arizondo argazkigintza elkartea
• Xabier Agirre, BEART elkartea

Epaimahaikideen bozkak ere zenbatu ostean, kartel irabazlea "Dantzatzea, oinekin amestea" izendatu dute.

Bergarako Udalak eskerrak eman nahi dizkie partehartzaile guztiei eta irabazlea zoriondu nahi du. Era berean, epaimahaiak lan irabazlearen sormena eta estiloa nabarmendu baititu.