Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu Kutxazain Automatikoak okupazio tasaren 2025eko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

  2025eko maiatzaren 12tik  2025eko uztailaren 15era

Lekuak eta medioak:

  •   Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2025eko uztailaren 15ean.
  •   Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
  1.   Udaletxeko B@Z -Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara;  eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela,  legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
  2.   Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazaine(t)an ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
  3.   Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
  4.   Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: www.bergara.eus

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.