Apirilaren 11n Bergarako Udalak egindako zozketaren bidez, 2025eko Pentekoste jaietan herrian postuak jartzeko 22 parte-hartzaile hautatu dira, eta beste 8 pertsona ordezko gisa geratu dira.

Zozketaren aurretik iragarri bezala, guztira 6 metroko luzera duten 22 postu egongo dira erabilgarri: 8 Fraiskozurin eta 14 Matxiategin. Hautatutako eskaerak epe barruan aurkeztutako 83 eskaeraren artean aukeratu dira, eta uko egitekotan, ordezkoen zerrendako hurrengo pertsonek hartuko lukete lekua.

Postuak ezkerretik eskuinera adjudikatuko dira espazioari aurrez aurre begiratuta, lehenik Fraiskozurikoak eta ondoren Matxiategikoak.

Gainera, udalak jakinarazi du okupazio tasak 198,60 eurokoak izango direla, honako kalkuluaren arabera: 12 m² (6m x 2m) X 5 egun X 3,31 €/m²/egun. Ordainketa maiatzaren 9a baino lehen egin beharko da.

Azkenik, postua muntatzen hasi aurretik, hautatuek Udaltzaingian identifikazio txartela jaso beharko dute.

Informazio gehiago eta zozketaren emaitza osoa, hemen: https://www.bergara.eus/eu/node/19504