Bergara Oinez 2019 urtean Bergarako hainbat elkarte eta eragileren artean sortutako ekimena da. Aurtengoan, hortaz, seigarrena izango da. Bergararren osasuna zaintzea eta elkarren arteko harremanak sustatzea du helburu.
Aurten, iazko esperientziari jarraiki, eguraldi txarragatik ibilaldia ez egitea erabakitzen denean, Agorrosingo kirol gunean taldeari egokitutako ariketa fisikoa edo gimnasia saioak egingo dira ibilbideen ordez.

Herriko 14 eragileren parte-hartzearekin ‘Bergara Oinez’ izeneko ekimena martxan jarriko da aurten ere. Hala, martxoaren 21etik urte bukaerara arte hamabost ostegunetan beste hainbeste ibilaldi antolatuko dituzte Agorrosinetik abiatuta.

Helburua da herritar osasuntsuagoak izatea eta jarrera hori ahalik eta herriko sektore gehiagotara zabaltzea; horregatik herriko 14 eragile batu dira ekimenera, oso izaera anitzekoak. Ekimenak balio du bai jarduera fisikoa egiteko; eta baita ere sozializazioa indartzeko.

Esan bezala, irteerak ostegunetan egingo dira eta Agorrosinen hasi (10:00) eta bukatuko dira. Ibilaldiak errazak eta irisgarriak izango dira, ordubete eta ordu eta erdi artekoak. Batez ere zuzenduta daude 65 urtetik gorakoei, baina herritar guztiak dira ongi etorriak. Komeni da hiru egun aurretik izen-ematea Agorrosinen edo San Joxepe elkartean.

Ibilbide ostean, hamarretako osasuntsua emango zaie parte-hartzaileei elkarren arteko harremanetan sakontzeko aukera eskainiz.

Ekimenean batu diren eragileak hauek dira: Jardun, Pol-Pol, Aranzadi Ikastola, Mariaren Lagundia, San Martin Ikastetxea, Osasun Publikoa, Duintasuna, San Joxepe, BPXport, ASPACE, Bergarako anbulatorioa, Goyeneche fundazioa eta Bergarako Udala.

Eta hauek dira 2024. urterako zehaztutako hitzorduak:
MARTXOAK 21
APIRILAK 11
APIRILAK 25
MAIATZAK 6
MAIATZAK 23
EKAINAK 6
EKAINAK 20
UZTAILAK 11
IRAILAK 19
URRIAK 3
URRIAK 17
URRIAK 31
AZAROAK 14
AZAROAK 28
ABENDUAK 12

Bergara Oinez ekimenaren bultzatzaileok gonbitea egiten diegu herritarrei ekimenean parte hartzera.