Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2024. urtean, behean jasotako data edo epealdietan, txurroak saltzeko lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea. Zehazki honako datetan:

1.- 2024ko urtarrilaren 19tik otsailaren 29ra arte.

2.- 2024ko martxoaren 1etik apirilaren 1era arte.

3.- 2024ko urriaren 18tik abenduaren 1era arte.

 

Tramitaziori eta eskaerak egiteari buruzko informazioa hemen.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 11n, 13:00ean, bukatuko da.

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide eletronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus