Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2025. urtean, behean jasotako data edo epealdietan nagusiki 2-10 urte bitarteko adingabeei zuzendutako feriekin lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea. Zehazki honako datetan eta espazioetan:

Irala kalean (bi espazio):
- 2026ko Errege Bezpera
- 2026ko Inauterietako larunbata
- 2026ko Erramu Zapatua
- 2026ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)
- 2026ko San Martin feriaren eguna eta jaiak (hiru edo bi egun izan daitezke)

Komenio kalean (espazio bat):
- 2026ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)
- 2026ko San Martin jaiak (bi egun edo bakarra izan daitezke)

Fraiskozuri plazan (bi espazio)*:
- 2026ko Pentekoste jaiak (ostiraletik asteartera arte)

*Txosna-gunearen arabera alda daiteke.

Epealdi eta data hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira, eta hala, okupazio-eremuak handitu edo ezabatu zein tokiz aldatu daitezke. Horretaz gain, data edo toki berriren bat okupatzeko aukera zabaldu dezake udalak, eta hartara, posta elektronikoz bidaliko zaie aukera zozketa honetan parte hartu duten denei. Azken kasu horretan, parte hartu dutenen artean egingo da zozketa.

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3an, 13:00etan, bukatuko da.

Zerrendak eratzeko zozketa publikoa 2025eko azaroaren 6an, 09:30etan izango da.

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus