Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2024. urtean, behean jasotako data edo epealdietan, txurroak saltzeko lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea. Zehazki honako datetan:
1.- 2026ko urtarrilaren 22tik 2026ko martxoaren 1era arte.
2.- 2026ko martxoaren 5etik martxoaren 22ra arte.
3.- 2026ko urriaren 15etik 2026ko azaroaren 29ra arte.
4.- 2026ko abenduaren 1etik 2027ko urtarrilaren 17ra arte.
*Epealdi hauek irizpide orokorretara egokitzeko unean doitu ahal izango dira.
Eskaerak aurkezteko epea 2025eko azaroaren 3an, 13:00ean, bukatuko da.
Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus