Bergarako Udalak Auzo taxi zerbitzua eskainiko du irailaren 26 eta 27an, herriko eta auzoguneetako herritarrek (Ubera, Osintxu, Elorregi, ...) Angiozarko San Migel  jaiez gozatu ahal dezaten.

Horretarako, zerbitzua erabili nahi dutenek Ibargarai kaleko taxi geltokira hurbildu beharko dira, edo bestela taxietako telefono zenbakietara deitu. Zerbitzuaren prezioa 16 eurokoa izango da eta Udalak 9 euro ordainduko ditu, gainontzekoa, berriz, erabiltzaileak ordaindu beharko du.

Erantsita duzue jaietako egitaraua.


Felix Peralta, taxista. - 699 348 688