BEART Bergarako artisten elkarteak, Bergarako Udalaren laguntzaz, AGERIKO 48. SIMON ARRIETA PINTURA LEHIAKETArako deia zabaltzen du, oinarri hauen arabera:

1. Lehiaketa eguna: Lehiaketa 2023ko irailaren 17an, igandean, izango da.

2. Partehartzaileak: Lehiaketan nahi duen edonork parte har dezake, inolako eragozpenik gabe. Bakoitzak artelan bakarra aurkez dezake.

3. Gaia: Lanak aire zabalean egin beharko dira. Teknika eta gaia libreak izango dira, eta lana Bergaran egin behar izango da, aurretik zehaztutako eremu baten barruan. (Parte hartzaileei plano bat emango zaie). Eremuaren barne dauden elementuak margotu ahal izango dira eta hortik kanpokoak margotu nahi izanez gero argazkiaz baliatuz egin ahal izango dute.

4. Teknika eta formatoa: Lanak egiteko era eta beraien neurriak libreak izango dira. Librea izango da pinturaren oinarri erabili daitekeen materiala ere, nahiz eta derrigorrezkoa izan euskarri gogorrean aurkeztea.

5. Lanen zigiladura: Euskarriok lehiaketa egunean, goizeko 8:30etik 11:00etara, Santan Marinako arkupeetan markatuko dira (Oxirondo plaza 1). Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko inolako marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.

6. Lanen aurkezpena: Lanak egun bereko 13:00etatik 14:30etara aurkeztuko dira, Bergarako udaletxean (San Martin plaza 1).

7. Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Erabakiak eta epaimahaikoen izenak 17an bertan, eguerdiko 15:00tan Udaletxean, emango dira jakitera, eta jarraian sari banaketa egingo da. Lehiaketan parte hartutakoentzat luntx txiki bat izango da. Epaimahaikoen erabakiak aldaezinak izango dira.

8. Lanen erakusketa eta jabegoa: Erakusketa antolatuko da aurkeztutako lanekin Udaletxeko Pleno Aretoan irailaren 21etik urriaren 1era, biak barne.
Ordutegia:
- Asteartetik ostiralera 18:30-20:30
- Larunbatetan 13:00-14:30 eta 18:30-20:30
- Igandeetan: 13:00-14:30

9. Sariak: Honako sari hauek ezartzen dira:
Lehenengo saria .............................................. 800 €
Bigarren saria .................................................. 600 €
Hirugarren saria............................................... 400 €
Lehenengo bergararrari .................................. 250 €

Oharra.- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan (33/2014 Foru Dekretua) 112. artikuluak dioenaren arabera, 300 eurotik gorako diru sarietan %19ko atxikipena egingo da.

10. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez balute izango, sariak hutsik geratuko lirateke.

11. Lehenengo, bigarren eta hirugarren saria eskuratu duten margo-lanak Bergarako Udalaren eta BEARTen esku geldituko dira.

12. Lanak bueltatzea: Erakusketa amaitu ondoren, egileek 2023ko urriaren 16ra arteko epea izango dute euren lanak jaso ahal izateko, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00ak arte, Bergarako Udaletxean. Jaso ez diren lanekin antolatzaileek egoki iruditzen zaiena egiteko eskubidea izango dute, eta egileek ez dute erreklamaziorik egiteko aukerarik izango.

13. Beste ohar batzuk:

* Lehiaketa honetan parte hartzeak ezarritako oinarriak onartzea suposatzen du. Antolatzaileek lehiaketaren onerako izan litezkeen aldaketak egiteko ahalmena izango dute.

* Aurkeztutako lanak antolatzaileek zainduko dituzten arren, ez dituzte bere gain hartuko sariketan eta erakusketan nahigabe suerta daitezkeen kalteak.