Bergarako Udala-k Og, 2023-06-22 11:35-n bidalia
Igande honetan, ekainaren 25ean, San Pedro eta San Martzialetako ohiko kontzertua egingo du Bergarako musika bandak. Kontzertua 12:30ean hasiko da, eta Espoloian egiteko asmoa dute, baina eguraldi txarra egingo balu, frontoian egingo lukete.
Kontzertuan denetariko piezak joko dituzte:
· Ernesto P. Rosilloren "Santander", doinu kantabriarrez osaturiko pasodoblea.
· F. Herolden "Zampa" obertura klasiko, bizi eta azkarra.
· Miguel Glz. Bastida Bergarako musikari handiaren "San Martzial" estanpa, zeinak hain ondo deskribatzen duen erromeria egun berezia.
· S. van Calster-en "Via Aurelia", erromatar galtzada horren istorioa deskribatzen duen obra modernoa.
· B. Manilow-ren "Copacabana", doinu afro-latinoa.