Bergarako Udalak bat egin du aurten ere UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) bultzatutako ‘Bertatik Bertara’ egitasmoarekin. 

Euskal Herriko hainbat herritan bideratuko den kanpaina honen bitartez ostalariak, tabernariak eta bezeroak euskara gehiago erabiltzera animatu nahi dira.

Horretarako, UEMAk mahai gaineko manteltxoak prestatu ditu eta bertan sei hizkuntzatan agertzen dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk eta QR bidez hiztegitxo bat deskargatzeko aukera ere eskaintzen du:

https://www.bergaraturismo.eus/sites/bergaraturismo.eus/files/orrialde-eranskin/hiztegia-bergararako.pdf

Horretaz aparte, informazio-orri bat ere banatuko da ekimen honetan parte hartzeko prest agertzen diren Bergarako ostalarien artean, bezeroak ikusteko moduko tokiren baten jartzeko. 

Hasiera baten iazko kanpainan parte hartu zuten ostalariei banatuko zaizkie manteltxoak, baina beste norbaitek parte hartu nahi badu Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura deitu dezake (ekainaren 21a baino lehen). 

Bide batez, gogorarazi nahi da herriko ostalariek eta merkatariek hizkuntza paisaian (karteletan, menuetan, oharretan, web orrietan…) euskara gehiago erabiltzeko laguntza ere eskaintzen duela Bergarako Udalak. Horretarako UEMAra (943816699) edo Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzura (943779166) jo daiteke.