Udalak erabaki du hauteskundeetako kartelentzat jarritako panelak behin-behinean ez kentzea. Ohiko egoera batean, udal hauteskundeak igaro ondoren kanpaina-garairako jarritako panelak kendu egingo lituzkete udaleko langileek. 

Orain, ordea, Espainiako gobernuak hauteskunde orokorrak egingo ditu uztailaren 23an, eta hauteskunde horietarako kanpaina hamabost egun lehenago hasiko dute, hau da, uztailaren 7an. 

Batetik besterako denbora-tartea nahiko laburra dela iritzita, eta lana aurreztea zein udalaren baliabideen kudeaketa eraginkor bat egitea helburu, erabaki da panelak bitarte honetan jarrita mantentzea.