Bergarako Udala-k Or, 2023-05-26 12:39-n bidalia
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan bozkatzeko mahaiak osasun pandemia aurreko kokalekuetara itzuliko dira. Hortaz, Seminarixora eraman ziren mahaiak frontoira itzuliko dira, eta Martokoko mahai denak ere jubilatuen lokalean jarriko dira. Prest dago bozkatzeko material guztia.
Bergaran 11.294 pertsonak dute bozkatzeko eskubidea.
09:00etan zabalduko dira bozkalekuak eta 20:00ak arte egongo dira zabalik leku hauetan:
- IBARRA (eliza ondoko lokala). Mahai bat egongo da eta 732 pertsonak bozkatu behar dute bertan.
- MARTOKO ESKOLA. 3 mahai egongo dira. 1.823 pertsona bozkatzeko.
- OSINTXUko liburutegian mahai bat. 361 pertsona bozkatzeko.
- MATXIATEGIN dagoen eskolan 4 mahai. 2.794 pertsona bozkatzeko.
- FRONTOIAN 8 mahai. 5.584 pertsona bozkatzeko.
Arloa: