Bergarako Udala-k Az, 2023-05-10 17:09-n bidalia
'Txaranga bizitza da' leloarekin egingo da aurten ere Txaranga eguna. 2022. urtean egin zen lehen aldiz, osasun pandemiaren ostean herritarrek kaleko bizitza, harremanak, jaia... berreskuratzen joan zitezen gonbidapen gisa.
Egoera bestelakoa izanda ere, kultura kalera ateratzeko eta kaleak girotzeko modu alaia dela kontuan hartuta, Pentekoste jaien aurrerapen gisa planteatzen da aurtengoa. Hainbat txaranga, izaera, estilo... askotarikoak kaleetan zehar ibiliko dira maiatzaren 13an, egun osoan, txanda desberdinetan eta ibilbide desberdinak egiten (zehaztuko dira).
Neguaren nagiak astintzeko eta herrikideekin, lagunekin, senitartekoekin egoteko parada emango du egunak.
Hau da Txaranga egunerako prestatu den egitaraua:
11:30-14:30
- Tximeletak
- Irulitxa txaranga
- Gesaltza fanfarrea
18:00 - 21:00
- Bergarako Musika Eskolako txaranga
19:00 - 21:00
- Brincadeira
- Rockalean