Bergarako Udala-k Or, 2023-04-21 11:16-n bidalia
Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Bergarako Udalak Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Tailerrak Bergarako Agorrosin Kirol Gunean egingo dira bi saio teoriko-praktikotan: apirilaren 25ean eta 27an, 16:30etik 18:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza, laguntza teknikoak, etxeko laguntza…).
Izen-ematea doakoa izango da, apirilaren 21ean, Osasun-zentroan (943 035400) edo Agorrosingo kirol gunean, bertan edo telefonoz (943 777095).