Otsailaren 27an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda: 

1.          2023ko urtarrilaren 30eko bileraren aktaren onarpena.

2.          Alkatearen jakinarazpenak.

3.          Miguel Gonzalez Bastida Bergarako Musika Bandarekin sinatutako hitzarmenaren aldaketa.

4.          Txistulari Bandarekin sinatuko litzatekeen hitzarmenaren onarpena.

5.          Bergarako Udala, Enpresare elkarteko bazkide kolaboratzaile izateko proposamena.

6.          Bergara Hiria Emakumezkoen Txapelketa kirol desberdinetan antolatzeko hitzarmenak herriko kirol elkarte batzuekin.

7.          Euskararen aurkako eraso judizialaren aurrean mozioa.

8.          2023ko martxoaren 8rako adierazpena.

9.          Eskaera eta galderak.