Bergarako Udala-k Og, 2023-01-26 11:03-n bidalia
2022ko laugarren hiruhileko Zabor, Estolderia eta Uraren tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:
Epea: 2023ko urtarrilaren 10etik 2023ko martxoaren 10era.
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2023ko martxoaren 10ean.
Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bi-daliko ditugu, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
§ Udaletxeko B@Z -Arreta Zerbitzua- bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 08.00etatik 15:00etara; eta ostegun arratsaldeetan, 16:00etatik 19:00etara. Ordainketa egiteko kreditu- nahiz zordunketa-txartela, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna erabiliko da.
§ Udaletxean kokaturiko bulego elektronikoko kutxazainetan ere egin daiteke ordainketa, astelehenetik igandera, goizeko 06:00etatik gaueko 22:00etara bitartean.
§ Bergarako Udalaren Finantza Erakunde laguntzaileen bulegoetan, kutxazainetan eta banku elektronikoetan.
§ Euskal Administrazioaren Ordainketa pasabidea dela medio, beti ere Bergarako Udalari atxikitako finantza erakunde laguntzaileen zerbitzu telematikoak erabilita: konturako kargua eginez, kreditu- edo zordunketa-txartela erabilita edota bizum bidez. Sarbidea: Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan dago, “Nire ordainketa on line” atalean: http://www.bergara.eus
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.