Bergarara ongi etorria emateko helburuarekin, 2022. urtean herrira bizitzera etorri berri diren pertsonei harrera egiteko ekitaldia egingo da urtarrilaren 7an, 12:00etan, udaletxean.

Joan den astean jaso zuten gonbidapena pertsona horiek haien etxeetan, guztira, 370.

Herriaren berri emango zaie ekitaldian, zein zerbitzu dagoen, oinarrizko prozedurak... eta alde ludikoa ere izango du ekitaldiak, eta elkarrekin jarduteko tarte bat ere egongo da, mokadutxo baten bueltan.

Udala harrera gida bat prestatzen ari da, eta horren lehen zirriborroa ere aurkeztuko zaie. Eta iritzia ere eskatu (horretarako bideak zabalduko dira ondoren ere), haien esperientzietatik abiatuta, aurrerantzean herrira etorriko diren pertsonei lagungarri izango zaizkien gomendioak jaso nahi dira, prozedurak errazte eta hobetze aldera.

Etxeetara bidalitako gutunean azaldu denez, ekitaldia behar bezala antolatu ahal izateko, asistentzia aurrez baieztatzea eskatu da, 943 77 91 00 telefonora deituta edo baz@bergara.eus helbidera idatzita.