Azaroaren 23an (aurretik iragarritako data atzeratu egin da, hortaz), 17:30ean, UNEDen egingo da Estatu espainiarreko atzerritartasun legeaz hitzaldi-solasaldia. 

Pasa den uztailaren 26an Estatu espainiarreko Ministro-Kontseiluak atzerritartasunaren inguruko legediaren aldaketa onartu zuen. Aldaketek hainbat eta hainbat prozedurari eragiten die: baimenak lortzeko, mantentzeko eta berritzeko baldintzak, orokorrean, malgutu egin dira. Egoera administratiboa erregularizatzeko figura berri bat ere sortu da, eta pertsona askoren erregularizazioa eragozten zuten hainbat baldintza kendu dira.

Jabekuntza Eskolaren barruan azaroaren 23an egingo den atzerritartasunaren inguruko saioan, aipatutako aldaketak aztertuko dira: eskaintzen dituen aukerak, eta baita oraindik ere kontutan izan beharko diren erronka eta zailtasunak.

2022ko urritik 2023ko urtarrila bitarteko Jabekuntza Eskolarako osatutako eskaintzan 7 aukeretako bat da aipatu jarduera. Egitaraua udalaren webgune honetan dago ikusgai. Edozein jardueran parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, udaletxera deituta (943 77 91 00) edo berdintasuna@bergara.eus helbidera idatzita).

 

Arloa: