Irailaren 26an, astelehena, batuko da udalbatza ohiko osoko bilkuran, 19:30ean, Udaletxeko Pleno Aretoan. Udalaren Youtube kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da bilera zuzenean.

Gai-zerrenda:

1. 2022ko uztailaren 18ko aktaren onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. “Ecenarro S. Coop.”. Amillaga 15-19 partzelaren (40b.3 azpieremuaren) Xehetasun Azterlanaren behin betiko onarpena.

4. Aranerreka auzoan mendi lursail baten erosketa.

5. 2022ko udal aurrekontuaren 8. kreditu aldaketaren onarpena.

6. 2022ko udal aurrekontuaren 7. eta 9. kreditu aldaketa onartuz emandako Dekretuen berri ematea.

7. Lanpostuen zerrendan akats bat zuzenduz 2022ko abuztuaren 1ean emandako Dekretua baieztatzea.

8. Ogasun eta Finantza Departamentuarekin lankidetza hitzarmena, informazio lagapenerako.

9. Dirulaguntzen ordenantza orokorraren onarpena.

10. Olatukoop elkartea. Hitzarmenean jasotako klausula baten aldaketa.

11. Bergarako pertsonai herrikoia zen Kikioren busto bat eta bere txirula batzuen dohaintzaren onarpena.

12. Lan-munduan euskara sustatzeko Harixa programaren baitan herriko enpresekin sinatu nahi den hitzarmena onartzea.

13. Eskaera eta galderak.

Arloa: