Bergarako Udala-k Og, 2022-09-08 09:35-n bidalia
Estatu espainiarrak ekainaren bukaeran onartu zuen gizarte eta ekonomia arloko zaurgarritasun egoerei aurre egiteko neurriak jasotzen dituen dekretuaren barruan, 200 euroko zuzeneko laguntza ematea onartu zuen. Laguntza hori ordainketa bakar bat da, diru sarrera eta ondare baxuko pertsona fisikoentzat, soldatapekoak, autonomoak edo langabeak badira.
Gipuzkoan, laguntza horren eskaerak Gipuzkoako Foru Ogasunaren bitartez egin behar dira, 2022ko irailaren 30era arte, egun hori barne. Eskaera telematikoki egin daiteke. Ordenagailu edo interneterako konexiorik ez duten herritarrek udaletxeko BAZeko bulego telematikoan, KZ gunean edo liburutegiko ordenagailuetan egin ahal izango dute.
Gailuak erabiltzeko zailtasunak dituzten herritarrek BAZeko langileen laguntza jasoko dute eskaera egiteko.
200 euroko laguntzari buruzko gida orrialde honetan.