Bergarako Udala-k Og, 2022-03-10 13:18-n bidalia
Bergarako pertsona nagusiei zuzendutako osasunari lotutako bi tailer antolatu dituzte La Caixaren Gizarte Ekintzak, San Joxepe elkarteak eta Bergarako Udalak elkarlanean.
‘Irribarrearekin esnatu’ izenburupean egingo da lehena, eta atseden onerako ohitura onak ikastea du helburu. 3 saio egingo dira, martxoaren 28an, apirilaren 4an eta 25ean.
Bigarrena, berriz, ‘Min gutxiago, bizitza oparoagoa’, mina eta adina lotuta daudelako sinesmenari aurre egitea landuko du. Maiatzaren 2an, 9an, 16an, 23an, 30ean eta ekainaren 13an egingo dira saioak.
Boni Laskuraingo jubilatuen etxean egingo dira biak, aipatutako egunetan, 10:00etatik 12:00etara.
Gaztelaniaz izango dira tailerrak, baina galderak euskaraz egin ahal izango dira.
Aurrez izena eman behar da, martxoaren 10etik 24ra arteko epean (biak barne), 08:00etatik 15:00etara udaletxeko BAZ zerbitzuan bertan, 943 77 91 00 telefonora deituta edo baz@bergara,eus helbidera idatzita. Edota jubilatuen etxean 11:00etatik 12:00etara edo 943 76 21 40 telefonoan.