Bergarako Udala-k Og, 2021-12-30 10:24-n bidalia
Covid ziurtagiria lortzeko pertsona nagusiek dituzten zailtasunak ikusita, San Joxepe Elkarteak Bergarako jubilatu eta pentsiodun guztiei ziurtagiria lortzen laguntzen aritu da abenduan, eta hitzordu berriak prestatu ditu urtarrilaren hasierarako.
Hala, urtarrilaren 3an eta 4an, 17:00etatik 18:00etara Covid Ziurtagiri Digitala egiteko laguntza izango dute hala behar duten pertsona nagusiek, Boni Lasturrineko jubilatuen etxean.
Urtarrilaren 10etik aurrera nola egingo duten aurrerago erabakiko dute, dagoen eskaera aintzat hartuta.
-
Egunak: Urtarrilak 3 (astelehena) eta 4 (asteartea).
-
Ordutegia: 17:00 - 18:00.
-
Tokia: Boni Laskurain, 9. Jubilatuen egoitza, lehen solairuko informatika gela.
-
Aurkeztu beharrekoa: Telefono mugikorra, Osakidetzako txartela, NAN edo identifikazio agiria.