Bergarako Udala-k Az, 2021-12-22 05:56-n bidalia
Bergarako Udalak gonbidatuta, eta Real Sociedad fundazioarekin elkarlanean, Bergaran izan dira abenduaren 21ean Bizikletan Adinik Ez proiektuko boluntarioak, Mizpirualdeko egoiliar talde batekin bizikletan paseoa egiten.
Pandemia garaia zaila izaten ari da gizarte osoarentzat, baina bereziki sufritu duen kolektiboa da erresidentziatako egoiliarrena. Adineko pertsonen bakardadea kontuan hartzeko gai bat dela azaldu du Zihortza Marzan Ongizate zinegotziak, eta “ekimen hau oso polita iruditu zaigu haien egunerokotasunetik irteteko eta harremanak lantzeko”.
Adin desberdineko pertsonen arteko harremanak lantzeko ere balio du ekimenak, izan ere, Mariaren Lagundiko Lanbide Heziketako ikasle talde batekin egon dira Mizpirualdeko egoiliarrak. Aurretik ere beste ekimen batzuetan elkarrekin parte hartzen dute.
Real Sociedad fundazioko proiektuen arduraduna den Iñigo Diaz de Cerioren ustez, oroitzapenak berpizteko ere balio du ekimenak, eta “onuragarri zaie adineko pertsonei errutinatik ateratzeko”.
Txirrinduak eramaten egon Maite Alvarez, Maika Ansa eta Patxi Alberdi boluntarioak egon dira. Eskerrik asko guztiei.