Usondo parkean egiten ari diren hobetze lanen baitan, ostiralean, hilak 16, asfaltatze lanak egingo dira. Bergarako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die parkea itxiko ez bada ere, gune batzuetan makinak ibiliko direnez, eta momentu batzuetan parkearen zati batzuk balizatu egingo direnez, pertsonen zirkulazioan eragingo dutela lanek. Barkatu eragozpenak.