Bergarako Udala-k Og, 2021-06-10 19:52-n bidalia
Bergara 65 urtetik gorako biztanle asko dituen udalerria da, zehazki biztanleriaren % 23,9ak 65 urte edo gehiago ditu. Kolektibo honek pairatzen dituen gaixotasun, mendekotasun, isolamendu eta bakardade luzeko egoerek beharrezkoa egiten dute erantzun koordinatuak eskaintzea, erakunde publikoen, pribatuen eta herritar guztien artean.
Ez aukeratutako bakardade-egoerei aurre egitea eta egoera horiek saihestea erronka eta helburu komuna da, egoera horiei aurre egitea eta lantzea eta pertsona horien bizi-kalitatea zaintzea ahalbidetuko diguten programen eta zerbitzuen bidez.
Gizarte ekimeneko Aurrerantz Koop. Elkarteak honako proiektua jarri du abian: “Begirada Adia: Bakardadearen aurkako komunitate proaktiboak”. Proiektu horretan aipatzen da BEGIRADA ADIA ekimenak bokazio argi bat duela: Udalak mugiaraztea babesgabetasun, bakardade eta isolamendu egoeran dauden pertsona nagusien aldeko konpromisoa hartzera. Gizarte zibilaren, boluntarioen eta profesionalen “begirada aktiboaren” bidez, udalerrietako pertsona nagusien beharrizanei erantzuna eman nahi zaie, esku-hartze planak aktibatuz.
Proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du, beraz, proiektuaren garapenak berak ez dauka kosturik Udalarentzat.
Proiektuak 6 hilabeteko iraupena izango du (2021eko ekaina –2021eko abendua).
Adineko pertsonen bakardadearen eta isolamendu sozialaren erronkaren aurrean, bereziki bakarrik bizi diren pertsonen aurrean, hurrengoa eratu nahi da: Batetik, bakardadearen aurrean aktibo dauden eragileen sarea, adineko pertsonengan egon daitezkeen bakardade eta/edo isolamendu-egoerak edo bestelako arrisku-egoerak detektatzeko. Bestetik, identifikatutako pertsona horien eta inguruko beste pertsona batzuen arteko harreman-sare aktiboa.
Proiektu honen bidez, udalerria mugiarazi nahi da gizarte-hauskortasuneko, bakardadeko eta/edo gizarte-isolamenduko egoeran dauden adinekoekiko konpromiso baterantz.
Gizarte-antenek gizarte-hauskortasuna, bakardadea, gizarte-isolamendua edo bestelako arrisku-egoerak identifikatzen/antzematen dituztenean ezarriko den lan-prozeduraren bidez gizarte zerbitzuetara bideratuko da.