Bergarako Udala lanean dabil adineko pertsonentzako eguneko arretarako zerbitzua martxan jartzeko Boni Laskuraineko gizarte etxean, legeak finkatzen duena bete asmoz. Izan ere, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko 185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, administrazio maila bakoitzak gizarte zerbitzuen arloan eskaini beharreko zerbitzuen sailkapen bat egiten du.

Hori dela eta, Bergarako Udaleko ordezkaritza batek ekainaren 4an Donostia eta Oreretarako udalerrietara bisita egingo du martxan dituzten eguneko arreta zerbitzuak ikusi eta ezagutzeko eta Bergarakoa martxan jartzeko esperientziak ezagutzera.

Zerbitzu honek, egunean zehar erabil dezaketen baliabide bat jartzen du pertsonen eskura. Baliabide horren bitartez, pertsona horiei arreta emateko premia espezifikoekin lotutako intentsitate txikiko laguntza eskaintzen zaie; horregatik, zerbitzu honen helburuak aldatu egiten dira xede den kolektiboaren arabera.

Eskaintzen dituen prestazioei dagokionez, zerbitzu hau aldi batean edo modu iraunkorrean erabiltzeko da eta mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden adinekoei (I. gradua, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25etik 39ra bitarteko puntuazioa izanik) arreta ematen die.