Bergarako Udala-k Ar, 2020-08-04 17:46-n bidalia
Covid19ren ondorioz Kirol Zerbitzuak moldaketa nabarmenak egin behar izan ditu eta Agorrosin kirolguneak ezin izan du uneoro zerbitzua osotasunean eman; hala, ekainaren 11n alkateak prentsaurrekoa eman zuen jakinaraziz abonatuei martxo eta ekaina arteko itzulketak uztailean egingo zitzaizkiela. Baina Kirol Zerbitzuak egoera ezohiko honi erantzuteko izan duen lan pilaketa eta berrikuntzak direla medio, itzulketa horiek abuztuaren lehen astera atzeratu direla jakinarazten da.
Uztailari dagokion itzulpenak, ordea, abuztu bukaeran egingo dira.
Bestalde, herritarrei gogorarazten zaie Osasun Sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduari jarraituta uztailaren 29tik aurrera Covid19aren berrargepenari aurre egiteko Bergarako udalerrian ezarritako neurriak bertan behera gelditu direla. Hortaz, Agorrosin kirolguneko gimnasia eta spinning gela zabalik daude berriro; eta kanpoko igerilekuaren eta berdegunearen aforoa %60ra erabil daitekeela.
Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko ulermenagatik.