Bergarako Udala-k Or, 2020-07-24 18:42-n bidalia
Herriko 146 negoziok jasoko dute Covid19 sufritu izanagatik Udalaren laguntza.
160 negoziok egin zuten eskaera eta horietatik Udalak 146ri laguntza ematea erabaki du. 138k negozioa itxi behar izateagatik; eta 8k, irekita egon arren, fakturazioan %50etik gorako beherakada izanagatik.
Laguntza eskatu duten beste 14 negozio kanpo gelditu dira, baldintza guztiak ez betetzeagatik.
Udala lanean ari da uda ostean laguntza-ekimen berriak martxan jartzeko.
Arloa: