Bergarako Udala-k Ar, 2020-05-26 16:32-n bidalia
Udal Artxiboko argazkiak baliatuta, Udalak martxan jarritako lehiaketak eman du bere emaitza: 1943ko Pazkoetako martitzeneko dantza txapelketako argazkia izango da laster Domingo Irala kalean, Seminarixoko fatxadan, jarriko dena. Udalak hiru argazki jarri zituen aukeran, eta hori izan da bozkatuena. 7,20 x 4,80 metroko tamainan jarriko da bi asteko epean.
248 pertsonek parte hartu dute lehiaketan. Eta honako emaitza izan du bozketak:
-1936ko San Martin plazako argazkiak, 85 boto.
-1963ko umeen marrazketa lehiaketa plazan irudiak, 74 boto.
-1943ko Pazkoetako dantza txapelketak, 89 boto.
Gainera, parte hartu duten herritarren artean herriko saltoki eta negozioetan gastatzeko 50 euroko bi bono zozketatu dira, eta hauek izan dira irabazleak: Maialen Marauri eta Jose Mari Larrañaga.
Zorionak irabazleei, eta eskerrak parte-hartzaile guztiei!