Maiatzaren 25ean, astelehena, ohiko osoko bilkura izango da 19:30ean.

Udal webgunean jarraitu ahal izango da osoko bilkura zuzenean.

Honako gaiak landuko dira:

1. 2020ko apirilaren 27ko aktaren onarpena.

2. Alkatearen jakinarazpenak.

3. Jose Antonio Bravo Vicente udal langileak bateragarritasunaren inguruan egindako eskaerari buruz 2020ko apirilaren 14ko dekretu baten bitartez hartutako erabakia baieztatzea.

4. Dirulaguntzen plan estrategikoa aldatuz 2020ko apirilaren 30ean emandako dekretuan (gero berriz 2020ko maiatzaren 8an aldatuta) hartutako erabakia baieztatzea.

5. 2020ko Bergarako Udalaren aurrekontuaren 4. kreditu aldaketa. Transferentzia.

6. Lokalen erabilera permutatzeko kontratua Gipuzkoako Foru Aldundiarekin.

7. Udaleko Lurralde Antolamendu, Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuko buruaren dedikazioa zehazteko proposamena

8. Eskaera eta galderak.