Asteartean, maiatzaren 19an, zabalduko da Bergararren Arreta Zerbitzua, beti ere aurretikako hitzordua hartzen dutenendako. Telefonoz (010 zenbakian) edo Internetez eskatu ahal izango da hitzordua astelehenetik aurrera.

Kontutan izanik Udaletxera ezingo dela herritarrik sartu hitzordurik ez badu, atean kokatuko den atezaina arduratuko da kontrola egiteaz.

Herritarrari BAZera etorri aurretik ondokoa adierazi beharko zaio:

o Puntualitatea.

o Ahal bada bakarrik etortzea.

o Maskarilakin( minimo kirurjikoa) etorri beharko duela

o Bertaratu aurretik sintomarik ez duela ziurtatzea.

o Sartu orduko eskuak desinfektatu beharko dituela( hidrogela ere sarreran kokatu beharko da eta aldamenean eskuak nola garbitu infografia jarriaz).

o Ez dela arreta burutzerakoan dirurik onartuko eta ordainketak nola egin adieraziko zaio.

o Norbere boligrafoa ekartzeko.

• Itxoite gunean bi pertsona onartuko dira gehienez. Hortik gorakoak bere txanda kanpoan, arkupetan itxoingo dute distantzia gordeta.

Sarrera: .Atezaina sarreran egongo da herritarra bertaratzen denean ondokoak kontrolatzeko.

• o txandarekin datorren pertsonei, aplikazioan konprobatu eta kanpoan itxoin araziko zaio.

• o Maskarila jantzita izatea ezinbestekoa dela sartzeko gogoraraziko zaio.

• o Txanda barik datozenei, txanda nola eskatu azalduko zaie, eta orritxo batzuk emango zazkiie nola egin adieraziz.

• o Makinetara banan-banan pasatu beharko dira.

 

• Herritarra barrura sartzen denean jakinaraziko zaio:

• 1. Hidrogela erabilita eskuak garbitzeko.

• 2. Maskarilla gabe etortzen bada herritarra, bat emango zaio.

• 3. Irtera beste atetik egingo da.

Itxoite gela.

Herritarra Udaletxera pasatzen denean, hallean itxoingo du, B@Zekoek deitu arte. BAZeko langileak, aurretik atenditutakoa joan eta garbiketa lan guztiak egiten dituenean, beraien eskuak ahaztu gabe, pantaila erabilita deituko dute. Dei egiten denean sistematik zarata bat ateratzen da eta atezainek beste bat deituko dute sartzeko. Bakarrik bi pertsona egon ahal izango dira itxoite gelan. Sartu aurretik kanpoan, 2 metroko distantzia mantenduz itxoingo dute deitu arte.