Aste honetatik aurrera espainiar Gobernuak haurrak ordubetez kalera irteteko emandako baimena dela-eta gogorarazi nahi dizuegu neurri berri honen helburua dela berrogeialdian etxetik irten gabe egon diren haur horiei guztiei arnas pixka bat hartzeko aukera ematea.

Kontuan hartuta oraindik ere Covid19 birusak sortutako alerta egoeran gaudela, irteera horiek neurtuak izan behar dira eta guztion onerako pauta zehatz batzuk bete behar dira halabeharrez:

-Gehienez hiru haur heldu bakoitzarekin (gaixorik ez daudenak edo sintomarik ez dutenak).

-Gehienez ordubete egin dezakegu kalean, egunean behin.

-09:00etatik 21:00etara bitartean irten ahal gara, beti ere ordubete gehienez.

-Ezin gara etxekoak ez diren haur ezta helduekin elkartu.

-Ezin dugu prezintatutako parke eta jolaslekuetan ibili.

-Etxetik gehienez kilometro bat urrundu gaitezke.

 

Eta orain arte zehaztutako higiene eta distantzia neurriak bermatuz:

-Beste haur eta helduekiko 2 metroko distantzia mantenduz.

-Higienea zainduz.

-Kaleko altzariak saihestuz.

Gogoratu 1+1+1+1:

-Heldu 1, gehienez hiru haurrekin.

-Ordu 1 egunean.

-Egunean 1.

-Etxetik km 1eko distantziara gehienez.

 

Eskerrik asko guztioi erantzunkizunez jokatzeagatik.