COVID19k sortutako alarma egoera dela eta, Debagoieneko Mankomunitateak jakitera eman du astelehen honetako 2020.03.29ko Errege Dekretuaren ondorioz, martxoaren 30tik apirilaren 9ra arte Arrasate, Bergara eta Oñatiko Garbiguneetako ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:30ak artekoa izango da.

Gogoratu alarma egoerak irauten duen bitartean garbiguneak soilik gremioentzat daudela irekita.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko.

Arloa: