Udalak auzoetako joan-etorriak egiteko auzo taxi zerbitzua martxan jarri zuen 2018an, Bergarako auzoetako herritar askoren eskaerari erantzuna emanez. Herri busa ez da auzo eta landagune askotara iristen; horregatik, taxi zerbitzuarekin mugikortasuna osatu zen.

Helburua da landa eremuetan bizi diren herritarren bizitza kalitatea erraztea. Orain Udalak erabaki du auzo taxiaren oinarriak eta zerbitzua gehiago zabaltzea.

Hala, hauek dira onartu diren funtsezko aldaketak:

-Auzoen arteko joan-etorriak ere zerbitzuaren barruan sartuko dira. Orain arte auzoetatik erdigunerako bidaiak zeuden barne.

-Larunbat goizetara ere hedatzen da zerbitzua.

-12 eta 18 urte bitartean dauden pertsonek, guraso edo tutoreen baimena izanda, auzo taxi zerbitzua erabiltzeko txartela lortu ahal izango dute.

2020ko aurrekontutik 5.000 euro erabiliko dira honetarako.

Lau taxi gidarik ematen dute zerbitzu hori: Felixek, Carlosek, Marcosek eta Benjaminek.

Zein auzo dauden barne.

-Angiozar.

-Goiauzoa.

-Basalgo.

-Osintxu (diseminatua).

-Buruñao.

-San Juan.

-Elorregi.

-Sanantonabat.

-Elosua.

-Aldaiegia.

Noiz eta nola.

Astelehenetik ostiralera 07:30etik 20:30era.

Larunbatetan 09:00etatik 20:30era.

Aldiz, igande eta jaiegunetan zein abuztuan egindako bidaiak ez dira diruz lagunduko.

Udalaren dirulaguntza 11 eurokoa izango da bidaiako; eta larunbat goizetan egiten bada 13 eurokoa izango da dirulaguntza. Hortaz, erabiltzaileak 3 euro ordaindu beharko dizkio taxi gidariari.

Erabiltzaileak Udaletxean egin beharko du txartelaren eskaera. Eta behin txartela eskuratuta auzo taxi zerbitzua behar duen bakoitzean hiru ordu lehenago deitu edo whatsappa bidai beharko du txartelan agertzen den zenbakira.