Serafin Esnaola zenaren grabazioekin Asier Altuna 'Kixi'-k, Miguel Angel Elkoroberezibarrek eta Aitor Alberdi 'Proiektors'-ek egindako 'Bergara 1965-1985 Serafin Esnaolaren begirada' filma ikusgai dago Interneten.

Urtarrilaren 2an Seminarixoan egindako hiru emanaldiak arrakastatsuak izan ziren; eta horregatik Interneten esegi dute orain filma nahi duenak ikusi dezan.