Bergarako Udala-k Ar, 2019-12-03 16:15-n bidalia
Gabonetako kontzertua abenduaren 21ean egingo da Udal Pilotalekuan, 20:30ean.
Eta sarreren salmenta abenduaren 12an hasiko da; bide hauek izango dira sarrerak eskuratzeko:
-Online www.ticket.kutxabank.es webgunetik (abenduaren 12an 18:00etan zabalduko da) lerro bakoitietako sarrerak.
-Seminarixoa aretoko (San Martin plaza) leihatilan lerro bikoitietako sarrerak: abenduaren 12an eta 13an, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Hortik aurrera sarrerarik geldituko balitz saldu gabe, abenduaren 16tik aurrera saltzeko dauden guztiak jarriko dira salgai Internet bidez.
Sarrera bakoitza 8 euro izango da. Pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero kontzertu egunean ez da leihatilarik irekiko.
Kontzertu egunean 19:30ean irekiko da Udal Pilotalekuko leihatila eta kontzertua hasi baino 10 minutu lehenago itxiko dira ateak. 20:20etik aurrera ez da jendea frontoira sartzen utziko.