Epaimahaiak eman du jakitera zeintzuk diren XXIX. Kirol Argazki Lehiaketako irabazleak eta gaur, azaroak 15, erakusketa zabalduko da Aroztegi aretoan, 20:00etan. Ordu horretan sariak banatuko dira.

Guztira 129 argazki aurkeztu dira lehiaketara: zuribeltzeko modalitatean 60 lan; eta koloretakoan 69. Zuribeltzekoan 21 lagunek hartu dute parte -horietatik 4 bergararrak-; eta koloretakoan 23 partaide izan dira -horietatik lau bergararrak-.

Honako hauek izan dira lan sarituak:

-Koloretako lehen saria: 'Mele'. Oskar Manso (Gasteiz).

-Koloretako bigarren saria: 'Sin aliento'. Miguel Angel Perez (Urretxu).

-Koloretako hirugarren saria: 'The mouth guard goes off'. Pedro Luis Ajuriaguerra (Bilbo).

-Koloretako herriko onena: 'Esquí de montaña'. Jose Agustin Gurrutxaga (Bergara).

-Zuribeltzeko lehen saria: 'Piraguista'. Jose Agustin Gurrutxaga (Bergara).

-Zuribeltzeko bigarren saria: 'David y Goliat'. Iker Pardo (Bermeo).

-Zuribeltzeko hirugarren saria: 'Rugby'. Javier Quiros (Beasain).

-Zuribeltzeko herriko onena: 'Ventisca'. Juanjo Lopez (Bergara).

Aroztegi aretoan 40 argazki batu dira erakusketan eta abenduaren 1era arte egongo dira ikusgai.

Arloa: