Urriaren 19an, larunbata, 'Lo mejor de Yllana' antzezlana Seminarixoan, 21:00etan. Sarrera: 8 euro.

Yllana izenak bere atzean dakar sormena eta umorearen artearen maisutasuna. 1991n jaio zen keinuen umorezko antzerkia egiteko, baina gaur egunera arte ehunka proiektu desberdin gauzatu ditu. Eta 'Lo mejor de Yllana' ikuskizunak agertokira ekarriko ditu azken mende laurdenean konpainiak izan dituen une onenak, sketch barregarrienak.

Yllanaren zaleentzat zein publiko orokorrarentzat saihestu ezineko umorezko zaparrada.

Arloa: