Urriaren 18an, ostirala, Anai eta Tenpera musika taldeak arituko dira Seminarixoan, 21:00etan. Emanaldia doan izango da.

Katapulta Tour Gipuzkoa musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamenduak  eta Kutxa Kulturrek bultzatzen dute, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom´s-ekin elkarlanean.

Anai Astigarragako power bikotea da, Bisai, dReza, Thanks to Losers, Vomito, Inox eta beste talde batzuetan ibilitako musikariek osatuta. Energia handiko rocka lantzen dute, progresibotik ere baduena. 2018an, 'Pentsatu, eraiki' lana kaleratu zuten, eta aurki disko berria.

Tenpera Donostiako hirukotea da, noisetik eta punketik duen rock alternatiboa lantzen duena. Dagoeneko Donostialdean kontzertu ugari egin dituzte, eta bigarren lana kaleratzekotan daude.

Arloa: