Udalak Udal gida berritu du. Bertan jasota daude herriko planoa, elkarte eta negozioen kontaktuak, eta herritarrok zein bisitariek udalerrian ikusi beharrekoak, besteak beste.

Dagoeneko eskuragarri dago gida Udaletxean, Udal liburutegian, Laboratorium Museoan, Agorrosinen eta Labegaraietan.